Nola egiten dio aurre digitalizazioaren erronkari Zerga Administrazioak Euskadin? Galdera horren erantzuna izan da gaur EHUko Uda Ikastaroaren ardatz nagusia, eta Iñaki Alonso Ogasuneko sailburuordea izan da hizlarien artean, hau nabarmendu duelarik: “errealitate berri honek eskatzen du, era berean, garapen teknologiko handi bati ekitea eta Estatuko, Europar Batasuneko eta munduko gainerako herrialdeetako zerga-administrazioekiko harremana esponentzialki handitzea”.
Gainera, gogora ekarri du Ekonomia Itunak euskal ogasunei errekonozitzen dien zerga-administrazio integralen izaera. Horregatik, nabarmendu duenez, “berebiziko garrantzia hartzen du” haien nazioarteko esparruko agerikotasunak eta presentziak.
Bestalde, nabarmendu da erraztu egiten ari dela euskal instituzioek parte hartzea ekonomia digitalaren fiskalitatearen bilakaerari buruzko adostasunak lortzen diren eta arau substantiboak eta horiei lotutako betebehar formalak zehazten diren nazioarteko foroetan
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea