Zaintza: Eusko Jaurlaritzak bat egin du Europako Batzordearen Gaitasunen aldeko Itunaren iraupen luzeko zainketen lankidetzarekin, loturiko estrategia eta sareekin funtzionatuko duelarik ZainLab Hub gune berriak, sektorerako gaikuntza-programak

Argitalpen-data: 

Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak ZainLab Hub programaren aurkezpena egin du. Programaren helburua da "profil desberdineko profesionalen eskuragarritasuna bultzatzea zainketen eta bizitza-luzeraren ekonomian, sektore horren premia eta eskaerei erantzuteko gaitasun egokiekin".

Halaber, Torresek aurreratu duenez, ZainLab Hubek "okupazioaren eta gaitasunen ortzimuga aztertzen du, enplegurako eta prestakuntzarako ezagutza, informazioa eta datuak identifikatzeko, sortzeko eta transferitzeko, arreta berezia jarriz sektore horretan zerbitzua ematen duten emakumeen kualifikazioan, eta, aldi berean, enpleguak duintzeko eta lan-baldintzak hobetzeko lan egiten du".

Horretarako, Torres lehendakariordeak iragarri du Eusko Jaurlaritzak bat egin duela Pact for Skills eta Iraupen Luzeko Zainketen Eskala Handiko Elkartearekin, ZainLab gaitasunen aldeko Europako estrategiarekin lerrokatzeko eta, horrela, Europako sareetan parte hartzea bultzatzeko.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea