Unibertsitateek galizieraren, katalanaren eta euskararen ofizialtasuna eskatu dute Europar Batasunean

Argitalpen-data: 

Xarxa Vives, Nafarroa, Galizia eta Euskadiko unibertsitateek indarrak batu dituzte Europar Batasuneko (EB) Kontseiluaren aurrean hizkuntza propioak aitortzearen aldeko manifestu bateratu lantzeko. Xarxa Vives (hizkuntza katalanaren hizkuntza eremuko lurraldeak), Universidad de Santiago de Compostela, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deusto Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta EUNEIZ unibertsitateek urrats horren garrantzia aldarrikatzen dute, “Batasunaren berezko aniztasunaren aitortza gisa, baita unibertsitate eremuko berariazko hizkuntza eskubide komunikatiboen, askatasun akademikoaren eta sorkuntza zientifikoaren aitortza gisa ere”.

Kataluniako, Valentziako, Balear Uharteetako, Nafarroako, Galiziako eta EAEko unibertsitateen errektoreek babesa adierazi diote Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egin dion eskaerari. Atxikimendu berriak jasotzeko zabalik dagoen manifestuak gogorarazten du estatu espainiarreko 10 herritarretik 4 hiru hizkuntza horietako baten hiztunak direla eta “hiruen artean 13 milioi hiztun aktibo baino gehiago dituztela, EBko gainerako hizkuntza ofizialen batez bestekoaren gainetik”.

Unibertsitateek eskerrak eman dizkiote Espainiako gobernuari EBko Kontseiluan hartutako ekimenagatik, eta Espainiako estatuko ordezkari politikoei babesa emateko deia egin diete “hizkuntzaren auziak irudikatzen duen adostasun sozial zabalarekin bat eginik”.

HIZKUNTZA OFIZALKIDEEN ALDEKO UNIBERTSITATEEN MANIFESTUA


Unibertsitate sinatzaileok* gure babesa eman diogu Espainiako Gobernuak Europar Batasuneko Kontseiluari egindako eskaerari, katalana, euskara eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizialtzat har daitezen. Hizkuntza horiek koofizialak diren lurraldeak Espainiako Estatuko biztanleriaren % 40 dira, eta hiruren artean 13 milioi hiztun aktibo baino gehiago dituzte, EBko gainerako hizkuntza ofizialen batez bestekoaren gainetik. Unibertsitate sinatzaileok berezko hizkuntza horietan gauzatzen dituzte beren jarduera akademikoa eta zientifikoa eta eguneroko kudeaketa, gaztelaniarekin eta EBko beste hizkuntza ofizial batzuekin batera, batez ere ingelesarekin.

Gure ustez, EBko Kontseiluak gure hizkuntza propioen ofizialtasunak batasunaren berezko aniztasuna aitortzen du, bai eta unibertsitate-eremuko hizkuntza-eskubideak, askatasun akademikoaren eskubideak eta sorkuntza zientifikoaren eskubideak ere.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Espainiako Gobernua EBko Kontseiluaren aurrean egiten ari den ahaleginagatik, katalana, euskara eta galiziera Kontseiluaren Lehen Erregelamenduaren 1. artikuluan sartzeko. Espainiako Estatuko ordezkari politiko guztiei eskatzen diegu ekimen hau babesteko, unibertsitateekin bat etorriz eta hizkuntzaren gaiak adierazten duen adostasun sozial zabalarekin.

Unibertsitate sinatzaileak:*


Xarxa Vives

Universitat Abat Oliba CEU
Universitat d’Alacant
Universitat Autònoma de Barcelona (UAB)
Universitat de Barcelona
Universitat Cardenal Herrera (CEU)
Universitat de Girona
Universitat de les Illes Balears
Universitat Internacional de Catalunya (UIC Barcelona)
Universitat Jaume I (UJI)
Universitat de Lleida
Universitas Miguel Hernández (UMH)
Universitat Oberta de Catalunya (UOC)
Universitat Politècnica de Catalunya (UPC)
Universitat Politècnica de València (UPV)
Universitat Pompeu Fabra (UPF)
Universitat Ramon Llull
Universitat Rovira i Virgili
Universitat de València
Universitat de Vic - Universitat Central de Catalunya (UVic-UCC)


Galizia

Universidade de Santiago de Compostela (USC)


Nafarroa

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA)


EAE

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Deustuko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
EUNEIZ Unibertsitatea

Ikus informazio osoa (Iturria: EHUren webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea