Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Lanzaroteri eman dio Turismo Jasangarriaren Munduko Gutuna berritzeko lekukoa.
1995ean, Lanzarotek une historikoa bizi izan zuen munduko turismorako. UNESCOk bultzatu eta Turismoaren Mundu Erakundearen (TME), Nazio Batuen Ingurumenerako Programaren (PNUMA), Europako Batzordearen, Mab Programaren, Munduko Ondarearen Zentroaren eta beste hainbat erakunderen laguntzarekin antolatutako Turismo Jasangarriari buruzko Munduko Biltzarrean Turismo Jasangarriaren lehen Gutuna onartu zen.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea