Suteak eta EBko Nekazaritza Politika Bateratua: Eusko Jaurlaritzak NPB aldatzeko eragitea eskatu dio estatukoari, baso-sutearen arriskua murrizte aldera, abeltzaintzako larreen bazkatze-azalera handitzea bezalako neurriekin

Argitalpen-data: 

 

 

 

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak, Amaia Barredok, Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) aldatzeko ministerioari egindako eskaeraren berri eman du gaurko Gobernu Kontseiluan. Helburua da, Euskadiko mendi pribatu zein onura publikoko medien kudeaketa egokiagoa eta jasangarriagoa bermatu ahal izatea, suteak saihesteko.

 

Ministerioari proposatutako aldaketen artean daude: gehieneko abere-kargak handitzea eta zuhaitz- eta baso-azalerak bazkatzeko moduko eremu edo larre gisa aintzat hartzea. Eusko Jaurlaritzaren ustez, euskal mendietan azienda gehiago egoteak landaredia modu naturalean kontrolatzen laguntzen du, eta suebaki gisa jokatzen du sute potentzialen aurrean.

 

Ministerioari egindako eskaerez gain, Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiekin koordinatuta, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Lege berri bat lantzen ari da. Lege horrek basoen kudeaketarekin, mendien kontserbazioarekin eta suteen prebentzioarekin lotutako kapitulu espezifiko bat izango du.

 

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea