STEP: Europarako Teknologia Estrategikoen Plataforma EGEF Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren Euskadirako 2021-27 Programan sartu da lehentasun gisa

Argitalpen-data: 

Euskadiko 2021-2027 EGEF Programak Euskal Autonomia Erkidegoko estrategia, helburu politikoak eta lehentasunak jasotzen ditu, eta 2021-2027 programazio-aldirako Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako jardueren bidez gauzatzen da. Europako Batzordeak 2022ko azaroaren 29an onartu zuen programa.

Programaren aldaketak malgutasunaren zenbateko osoa behin betiko esleitzea barne hartzen du, zehazki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/795 STEP Erregelamenduaren (EB) 2. artikuluan aipatzen den, L1C lehentasun berriari («STEP trantsizio digital eta adimenduna») eta 1.6 helburu espezifiko (HE) berriari («Europarako Teknologia Estrategikoen Plataformaren (STEP) helburuei laguntzen dieten inbertsioei laguntzea»). Aipaturiko erregelamendu honen helburua teknologia kritikoetan egiten diren inbertsioak babestea da, Europako industriaren subiranotasuna eta epe luzeko lehiakortasuna indartzeko.

Aldaketa horrek, martxoaren 20an onartutakoak, funtsak berresleitzea dakar berekin. Horrela, EGEF laguntzaren terminoetan, HE 1.1 "Ikerketa industrialeko eta garapen esperimental lehiakorreko enpresa I+G+B proiektuak eta/edo izaera estrategikoko garapen esperimentaleko proiektuak" delakoaren finantza-esleipena 26,2M €-tan murriztu da, eta HE 2.5aren ("EAEko ur-hornidura") finantza-esleipena, berriz, 6,8M €-tan kendu da. Berresleipen horren ondorioz, produktibitate- eta emaitza-adierazle batzuk eta esku hartzeko eremuak aldatzen dira.

Ikus informazio osoa (Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea