Pirinioen bi aldeetako 6 erakunde biltzen dituen POCTEFA Know N Cheese proiektuak Euskadiko, Kataluniako, Nafarroako, Aragoiko eta Frantziako estatuko Pirinioetako departamenduetako esnekien kontsumo-ohiturei lotutako elikadura-jasangarritasunari buruz egindako azterlana aurkeztu du
Guztira 1.338.816,06 €-ko aurrekontuarekin, proiektu hau Europar Batasunak kofinantzatu du % 65ean, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Lanak egiteko epea 2024ko urtarriletik 2026ko abendura bitartekoa da.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea