Osakidetzaren Biogipuzkoa Ikerketa Sanitarioko Institutuak, CARAMEL ikerketa europarraren esparruan eta Lehen Mailako Atentzioko Unitateko ikertzaile-taldearen bitartez, Gipuzkoan bizi diren 40 eta 60 urte bitarteko 1.000 emakume bilatzen ditu, haien osasun kardiobaskularra ikertu eta tresna digitalak garatzeko, emakumeen menopausia aldiko gaixotasun kardiobaskularren prebentzioa eta detekzio goiztiarra hobetzeko eta emakumeak osasunaren gestio aktiboan ahalduntzeko helburuarekin.
Europan, gaixotasun kardiobaskularrak dira emakumeen heriotza kausa nagusia.
CARAMEL ikerketaren lehenengo fasean, Europako hainbat herrialdetako 6.000 emakumeri egingo zaie inkesta.
CARAMEL ikerketa proiektua Europar Batasuneko “Horizon Europe” programak finantzatzen du.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea