Osasuna: Eusko Jaurlaritzak 2024-26rako digitalizaziozko inbertsio berriak planifikatu ditu Osakidetzarako, Europako funtsetarako hautagai izan litezkeenak, 2025-32ko Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programarekin batera Europaren abangoardian mantentzeko

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen 2025-2032 Programa aurkeztu du, Euskadin osasun-sistema indartzea eta Europako abangoardian mantentzea helburu duen asmo handiko proiektua.

 

Ekipamenduetako inbertsioen garapenarekin batera, eta Osasun Sailak eta Osakidetzak eredu digitalago, konektatuago eta pertsonengan zentratuago baterantz egindako apustuaren ildotik, 2024-2026 aldian 100 milioi euroko inbertsioa egiten ari da eraldaketa eta osasun digitalerako, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko, baliabide propioen edo Europatik datozen funtsen bidez.

 

 

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea