Osasun Datuen Europako Esparrua EBren estrategiaren elementu bat da, eta Euskadi harekin lerrokatuko da estrategia eta bulego propio baten bidez, datuen kudeaketa bideratzeko osasuneko I+G+B eta plangintza hobekuntzarantz

Argitalpen-data: 

"Europako Osasun Datuen Esparruaren estrategiak erreakzionatzera behartzen ditu herrialdeak, eta hobekien prestaturik iritsi nahi dugu osasun-datuak irekian erabiltzea errealitate bat den unera", adierazi du sailburuak. "Horretarako — gaineratu du —, Europarekin bat datorren estrategia propioa izango dugu, Euskadiren potentzial teknologiko industriala aprobetxatuz, datuaren kudeaketak sortuko dituen irtenbide berritzaileek Euskadiko osasun-sistema publikoaren eta herritarren hobekuntza ekar dezaten".

Ildo horretan, Martinezek azpimarratu zuen beharrezkoa dela Euskadik balioan oinarritutako osasun-eredu berri baten zutabeak sendotzea, Osakidetzaren ezagutza metatua aprobetxatuz, hori baita Lehen Mailako Arreta eta Ospitaleko Arreta modu integratu eta konektatuan kudeatzen dituen Europako sistema publiko bakarra.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea