Poloniako Wielkopolska ("Polonia Handia") eskualdeko ordezkaritza bat Euskal Herrian izango da aste honetan, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatutako "WIS-E 4 NET ZERO" proiektu europarraren esparruan. Bere helburua eskualdeko berrikuntza eta lankidetza bultzatzea da, neutraltasun klimatikorantz aurrera egiteko. Ikerketa, garapen eta transferentzia teknologikoko jardunbide egokien trukea sustatzen du. Energia-trantsizio jasangarri baterako eskualde-ekosistemak indartzean oinarritzen da.
"WIS-E" akronimoak klima-efektuko gasen emisioei buruzko jakituria aipatzen du, eta NET ZERO edo "zero garbia" kontzeptuak gasen emisioen eta xurgapenen artean lortu nahi den balantze neutroa adierazten du.
Ikus informazio osoa (Iturria: SPRI taldearen webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea