NEIKER zentro teknologikoak, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpekoa denak, Europa mailako hiru proiektu berri garatzen ditu uraren erabilera eraginkorra, biodibertsitatearen sustapena eta mahastien kudeaketan praktika agroekologikoak txertatzea ardatz hartuta.
INTERREG SUDOE, e-Rigation (159.375 euro) eta POLITA (185.900 euro) deialdiko Europako finantzaketa duten bi proiektu dira, eta ERA-NET Agroecology deialdiko bat, VinAE (147.500 euro).
Lehenengo ekimenak, e-Rigation izenekoa eta NEIKER buru duena, nekazaritza-sektorean uraren erabileraren eraginkortasuna hobetzea du helburu, lehentasunezko erronka baita Europako hego-mendebaldean, hau da, "Sudoe espazioa" deiturikoan, bertako hainbat gunetan estazioak instalatuz.
VinAEn EBtik kanpoko herrialde bat gehitzen da: mahasti pilotuen sare bat sortu nahi da bost estatu ekoizletan – Espainia, Frantzia, Italia, Portugal eta Turkia –.
Gainera, gaur egun zentroan martxan dauden Europako beste bost proiekturekin bat egiten dute (SeaWines, Grape-Breed, Iswine, Vitisad-II eta An-Gel), guztiak ere klima-aldaketak mahastizaintzan planteatzen dituen erronkei erantzutera eta nekazaritza iraunkorrago baterantz aurrera egitera bideratuak.
ERA-NET sareak (European Research Area Networks) Europako Batzordeak sustatutako ekimenak dira, Europan ikerketa finantzatzeko agentzia publikoen arteko lankidetza eta koordinazioa sustatzeko. Helburu nagusia Europako Ikerketa Esparrua (ERA) indartzea da.
Eskualde arteko Interreg programak dira EGEFen aplikazio-bideetako bat, Eskualde Garapenerako Europako Funtsa. Programa propioa duten eremuen artean SUDOE eremua dago, Espainiako Estatu osoa hartzen duena, Kanariak, Portugal (uharteak izan ezik), Andorra, Gibraltar, Akitania Berria eta Okzitania Frantziako eskualdeak eta Auvernia, Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdearen zati bat dena.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea