Nekazaritza eta abeltzaintzako estatistika: EBren arauzko eskakizunak dira Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuaren arteko hitzarmen berri baten arrazoietako bat, neurketak koordinatzeko, adierazleen estaldura, fidagarritasuna eta egokitasuna hobetuz

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Estatuaren (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren bitartez) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren (Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bitartez) artean estatistikaren arloko hitzarmen bat sinatzeko (2025. urtea).

Hitzarmenaren xedea da nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-estatistikaren arloko baterako ekintza ezartzea, 2025. urtean nekazaritza-ustiategietan, establezimenduetan, industria-enpresetan eta nekazaritza-produktuen merkatuetan informazioa biltzeko eta haiek grabatzeko eta baliozkotzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan.

Bi aldeek komenigarritzat jo dute hitzarmen bat sinatzea beren eskumenak betez landutako estatistikak harmonizatzeko eta konparatzeko, baita informazioa biltzeko iturri bakarra ezartzeko ere. Horren bidez, bikoiztasunak, desadostasunak eta eragozpenak saihestuko zaizkio informatzaileari, Estatistika Programa gauzatzeak dakarren kostua minimizatuko da, eta estaldura-, fidagarritasun- eta egokitasun-maila nahikoa bermatuko da, Estatuko eta Europar Batasuneko araudiaren eskakizunei jarraikiz.

Ikus informazio osoa albiste moduan (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea