Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko sailburu Susana García Chuecak, irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearen aurrean, Euskadin antolatutako ekitaldietan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.
Bilbon antolatutako ekitaldien aurkezpenean, Garcia Chuecak esan du espero duela Bizkaiko hiriburuaren programa zabalak "garraio publikoaren bidez sozietate berdeagoa eta kohesionatuagoa lortzeko interesa piztea".
Bestalde, Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotziak Mugikortasunaren Europako Astearen inguruan antolatutako ekitaldien programa zehaztu du, "ingurumena errespetatu behar duen" hiri-mugikortasuna deskarbonizatzeko beharraz sentsibilizatzen jarraitzeko. "Desplazamendu jasangarriko modu horiek sustatuz lortuko dugu", adierazi du.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
2025eko Mugikortasunaren Europako Asteak guztiontzako mugikortasun inklusibo eta iraunkorra sustatzen du
Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)
EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du “Mugikortasuna guztiontzat" lelopean
Ikus informazio osoa (Iturria: EHUren webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea