Eusko Jaurlaritza muga-zergen bilakaeraren jarraipena denbora errealean egiteko lehen mahai sektorialaren buru izan da, euskal enpresa siderurgiko nagusiekin batera, bai ta SIDEREX klusterra, Arabako Foru Aldundia, Arabako Merkataritza Ganbera eta Confebask.
Muga-zergek AEBra egiten diren esportazioei berez dakarkien oztopoaz gain, beren produktuak Alemaniara, Frantziara edo Italiara esportatzen dituzten euskal enpresa askorentzat izango duen zeharkako eragina azpimarratu da; izan ere, enpresa horiek merkatua murriztu dezakete eta errebote-efektua dute, lehia Europara estrategikoki birbideratzea aurreikusten delako eta Europako merkatuan lehiakideak ugaritu eta saturatu daitezkeelako.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia prentsa-webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea