Muga-zergak eta elikadura: Lehendakariak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak lehen sektorearen interesak defendatuko dituela, baita EBren aurrean ere, Bruselan

Argitalpen-data: 

Lehendakari Imanol Pradalesek, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapena eta Nekazaritza sailburuarekin batera, Elorrioko Eroskiren egoitza eta logistika-plataforma bisitatu ditu, kooperatibaren 50. urteurrena dela eta.

Hitzaldian, Lehendakariak kezka adierazi du Trump administrazioaren muga-zergen neurriek izango duten eraginagatik, bereziki ardo, esneki eta arrain-kontserben sektoreetan. Ildo horretan, Euskadiko lehen sektorearen interesak defendatzeko, Eusko Jaurlaritzak Madril, Paris eta Bruselarekin elkarrizketa aktiboa mantenduko duela ziurtatu du.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea