Memoria historikoa: Europan ohikoa da deportazioaren gogorarazpena, nazismoaren kontzentrazio-eremuena, baina Euskadin gehiago ezagutarazi liteke, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendariaren esanetan

Argitalpen-data: 

UPV/EHUko Bizkaia Aretoan "Hradištko (Rep. Txekiarra), nazien kontzentrazio-esparrua: Anjel Lekuona busturiarraren eta beste askoren deportazioa eta heriotza (1945) ". Busturiako Udalak sustatuta, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, erakusketa apirilaren 16ra arte egongo da ikusgai.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendari Jagoba Álvarezek inaugurazioan parte hartu du, eta deportazioaren biktimen inguruko hedapen- eta dibulgazio-lana azpimarratu du: "Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan deportazioaren biktimen memoria eta haien esperientzia ezezaguna izan da euskal gizartearen gehiengoarentzat. Deportazioa, Europako gertakari hau ezagutzen den bezala, ez da gure memoria kolektiboaren parte izan ".

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea