Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak aukerako formatu elektroniko berria jaso du Eusko Jaurlaritzatik Europar Batasunak araututako erregistro-liburuetarako

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskadiko derrigorrezko erregistro-liburuei buruzko eredu elektronikoak bidali dizkie mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari —nekazaritza-erakundeak, nekazariak eta upeltegiak—, izapideak errazteko; aldi berean, paperezko sistema tradizionalari eutsiko zaio.

Gaur egun, Euskadiko mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko eragile ekonomiko gehienek Europar Batasuneko erregelamenduan arautzen diren mahastizaintzako eta ardogintzako erregistro-liburuak betetzen dituzte, eta papereko erregistro-liburuetan zenbakitutako orri finkoak betetzen dituzte; izapide hori egiten jarraitu ahal izango dute.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea