Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko Lehiakortasun Txostena aurkeztu du. Txosten horrek, Nazioarteko konexioa, industriaren bultzatzailea eta SPRI Taldearen laguntzarekin egina, ondorioztatzen du Euskadik merkataritza-irekiera tradizionalean oinarritutako eredu batetik nazioartekotze estrategikoko eredu batera igaro behar duela. Horrek, besteak beste, Europako lankidetzarako gaitasuna indartzea dakar.
Gero eta zalantzazkoagoa eta zatikatuagoa den testuinguru globalean, txostenak Europaren eta Euskadiren erantzunak aztertzen ditu, eta horien artean Eusko Jaurlaritzaren Euskadi 2030 Industria Plan berria nabarmentzen da, Europar Batasunaren estrategia handiekin lerrokatzen dena (Competitiveness Compass edo Lehiakortasun Iparrorratza eta Clean Industrial Deal edo Industria Garbiaren Ituna).
Orkestrak hainbat ekintza-ildo iradokitzen ditu, eta horietako batzuek EBren esparrua ere aipatzen dute.
1) Arriskuak dibertsifikatzeko merkataritza-oreka berriak: gaur egun, Euskadik EB-27 du merkataritza-bazkide nagusi, eta Orkestrak dibertsifikazioa eskatzen du.
2) Industria eraldatu eta errotuko duen inbertsio-paradigma berria
3) Pertsonen fluxuak eta ezagutza sustatzea, enpresen beharrei erantzuteko
Nazioarteko ezagutza-fluxuek bilakaera positiboa izan dute: beste adierazle batzuen artean, Euskadik Europako proiektu gehiagotan parte hartzen duela ikus daiteke, eta argitalpen zientifikoen bolumena Europako batez bestekoaren gainetik dago.
4) Europako lankidetza eta inteligentzia-mekanismoak
Aurreko horrek indartu egiten du Europako lankidetza bultzatzeko eta adimen estrategikoa hobetzeko beharra, aldaketa globalak aurreikusteko. Esparru horietarako ekimenak daude jada makan, hala nola 2026an Bruselan Europako Inteligentzia Bulego Aurreratua sortzea, Europako industria-ekimenei aurrea hartzeko eta haiekiko lotura hobetzeko sortutako proiektu eraldatzailea.
Ikus informazio osoa (Iturria: SPRI Taldearen webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea