Lehia-politika: EBk Italiako finantza-erakundeen arteko erosketa bat baliozkotu du, beste bat bi motor-kiroletako operadore mediatikoen artean, eta AEBetako elikagai-enpresen arteko erosketa-asmo bat ikertzen ari da

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak UniCreditek BPM Bankua erostea onartu du, betiere, baldintza batzuekin

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

Europako Batzordeak Liberty Mediak Dorna erostea onartu du, baldintzarik gabe. Liberty Mediak (AEB) automobilismoko lehiaketa nagusiaren zabalkuntza kudeatzen du, eta Espainiako Dornak motoziklismokoa.

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

Europako Batzordeak ikerketa sakona abiarazi du Marsek Kellanova erosteko egindako proposamenari buruz. Bi enpresa horiek kontsumo masiboko elikagaietan aritzen dira.

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea