Imanol Pradales Lehendakariak belaunaldi anitzeko familia-enpresen nazioarteko ordezkaritza bat hartu du gaur goizean Guggenheim Bilbao Museoan, Family Business Network (FBN) erakundeko kideak, Bilbon ospatuko den urteroko Large Families foroa dela eta.
Testuinguru horretan, Lehendakariak Euskadi Globala estrategiaren oinarriak partekatu ditu, nazioarteko presentzia indartzeko eta "hazten jarraitzea ahalbidetuko diguten aliantzak eraikitzen jarraitzeko”, eta gogorarazi du "Euskadi herri txikia dela, espiritu harroa eta ikuspegi globala duena. Herrialde dinamikoa eta ekintzailea gara, enpresa-espiritu sendokoa; industria-herrialdea, manufaktura-herrialdea, esportatzailea eta oso berritzailea, Europar Batasunak halakotzat aitortua".
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea