Lehendakariak eskatu du EBk diplomaziaren eta negoziazioaren bidea bultza dezala Gazan eta Ukrainan, eta ez dezala zalantzarik izan Batasunerako hautagaia den herrialdeari ematen dion babes osoan

Argitalpen-data: 

Imanol Pradales izan da gaur urte politiko berriko lehen Gobernu Kontseiluko buru, hasi baino lehen “gerrarako prest” jarraitzen duen nazioarteko egoera konplexua gogora ekarriz.

“Israelgo gobernua Gazako herriaren aurka egiten ari den basakeriak sumindu egiten gaitu. Su-etena negoziaezina da. Bi Estatuen aitorpena ezinbestekoa da bi herrien arteko bizikidetza baketsua egia bihur dadin”, adierazi du, eta Europar Batasunari eta nazioarteko komunitateari dei egin die elkarrizketa eta negoziazio politikoaren bidea aktibatzeko gatazka horri.

Baita ere,Europaren bihotzean gertatzen ari den gerrari amaiera emateko: “Errusiak Ukrainan egindako inbasio justifikaezinak amaitu egin behar du jada. Europak ezin du dudatan ibili. Ukrainari babes integrala ematen jarraitu behar du, baita bide diplomatikoetan ere, hainbeste sufrimendu eta heriotza eragiten ari den gerra honekin amaitzeko”, defendatu du.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea