Lehendakariak EBk energian eta deskarbonizazioan egin behar duen inbertsioaren, berrindustrializazioaren, autonomia estrategikoaren eta Europaren irmotasunaren aldeko apustua egin du, AEBrekin muga-zergen inguruko akordio on bat lortzeko

Argitalpen-data: 

Imanol Pradales lehendakariak bisita ofiziala egin du Velatia taldeak Igorren duen Ormazabal lantegira. "Europako berrindustrializazioa eta autonomia estrategikoa gidatuko duten lurraldeetako bat izan gaitezke eta nahi dugu", esan du.

Pradalesek Europako Batzordearen txosten bat aipatu du, 2040ra arte 1,3 bilioi euro baino gehiago inbertitu behar direla energia-azpiegituran ekonomia deskarbonizatua lortzeko.

"Baikor" agertu da, "Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko akordioa" lor daitekeelako. Halaber, ohartarazi duenez, "Europak azkarra eta irmoa izan behar du erantzunean, eta zalantzarik gabe defendatu behar du Europako industria".

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea