Imanol Pradales lehendakariak Vidralaren instalazio berriak bisitatu ditu Laudion, eta labe berria inauguratu du bertan.
Bisita euskal erakundeek energiaren industria-sektore intentsiboen deskarbonizazioarekin duten konpromisoaren barruan kokatzen da, zerga-pizgarrien, laguntza espezifikoen eta proiektu estrategikoen bidez, hala nola Hidrogenoaren Euskal Korridorea.
Lehendakariak aurreratu duenez, Euskadi dagoeneko lanean ari da bere Industria Plana "Clean Industrial Deal" edo Europar Batasuneko Industria Garbiaren aldeko Itunarekin lerrokatzeko, eta "gure potentzia industriala sendotzeko eta zabaltzeko herrialde gisa urrats bat egiteko unea" dela azpimarratu du.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea