Lehendakaria eta Illa presidentea EBn estaturik gabeko eskualde eta nazioen rolari buruz aritu dira, besteak beste, hizkuntzak, Atlantiko eta Mediterraneo ardatzak, balioak, edo eskumen gehien dituzten Europako eskualdeek dituzten lankidetzak, azaroan goi-bilera bat egin zuena bezala

Argitalpen-data: 

Imanol Pradales lehendakariak Salvador Illa Kataluniako presidentea bisitatu du ostegun honetan, Generalitateko jauregian. Bilera adeitasun- eta lankidetza-giroan egin da, eta guztien intereseko hainbat gai jorratu dituzte indarrak batzeko eta harremanak estutzeko.

Aztertu duten gai nagusia Euskadik eta Kataluniak Europan duten presentzia eta zeregina da. Joan den azaroan Bruselan bildu zen 'Power Regions of Europe Summit' (Europako Eskualdeen Goi-bilera, eskumen handiekoena) adierazpenaren ildotik, Pradalesek eta Illak bat egin dute Europar Batasunaren potentzial berritzaile eta ekonomikoaren zati handi bat osatzen duten Estaturik gabeko eskualdeen eta nazioen lana eta zeregina Erkidegoko erakundeen aurrean indartzeko beharraz. Ildo horretan, biek ala biek bat egin dute katalana eta euskara Europako erakundeetan behin betiko hizkuntza ofizialtzat onartzeari ematen dioten garrantziarekin.

Era berean, interes komuneko beste gai batzuk ere jorratu dituzte, hala nola Atlantiko eta Mediterraneo ardatzen arteko lankidetza, mugaz gaindiko abiadura handiko konexioak, botere ekonomiko eta finantzarioaren banaketa-ereduak, migrazio-kudeaketa, osasun-sistemen iraunkortasuna, hizkuntza- eta segurtasun-politika, besteak beste.

Imanol Pradalesek eta Salvador Illak herritarrentzako politika erabilgarria eta zerbitzu-politika defendatu dute, bai eta Europako aliantza berriak indartzearen garrantzia ere, erronka komunei aurre egiteko testuinguru global zalantzagarri eta desafiatzaile batean, eta, horrela, Europa justuago, kohesionatuago eta aukera-berdintasunezkoago baten aurrerabideari laguntzeko.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea