Abuztuaren 28an amaituko da Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako lege-aurreproiekturako kontsulta publikorako epea.
Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legea onartu zenetik, hamazazpi urte igaro dira Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorean funtsezko aldaketak gertatu direla, bai sektore hori mugatzen duen arau-esparruan – batez ere Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Erkidean (NPB) –, bai egitura- eta ekoizpen-eremuan. Horregatik, beharrezkoa zen eguneratzea, nekazaritzako elikagaien euskal sektorearen egungo errealitatera egokituta ", nabarmendu du Amaia Barredo sailburuak.
Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Legea onartzea abagunetzat jotzen da Europako Batzordearen otsailean egindako komunikazioan ezarritakoaren arabera: "nekazaritzaren eta elikaduraren ikuspegia, elkarrekin etorkizuneko belaunaldientzat erakargarria izango den nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien sektorea eratuz"; izan ere, sektore horrek lehiakorra izateaz gain, bidezkoa eta iraunkorra izan behar du egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat ".
Arauak esparru juridiko-arauemailea ezarriko du, eta, beste ekarpen batzuen artean, NPBtik edo eskumena duten euskal administrazioetatik nekazarien errentarako laguntza publikoari eutsiko dio.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea