Egutegiaren 43. astean urtero ospatzen den Laneko Segurtasun eta Osasunaren Europako Astea dela eta, Osalanek bere app berria jarri du martxan, "Segurtasuna eta Osasuna Lanean pertsona guztientzat" lelopean.
Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez Barredok eta Osalaneko zuzendari nagusi Lourdes Íscarrek "Lan seguruak eta osasungarriak aro digitalean" sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu dute. Ekintza hori osatzeko, Osalan.app aplikazioa jarri da abian, Laneko Segurtasuna eta Osasuna herritar guztiei hurbiltzeko, eta bat dator Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak 2023an hasi eta 2025ean amaituko duen kanpainarekin.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea