Landa eta itsasertz-ingurunea: Eusko Jaurlaritzak deialdia egin du hura dinamizatzen duten gizarte-ekimenetarako laguntzak emateko, Europako Batzordearen minimis mugen barruan, gehienez ere % 60 eta 15.000 euro finantzatuz

Argitalpen-data: 

Martxoaren 22an Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindua sartuko da indarrean. Agindu horren bidez, minimis erregimenari atxikitako laguntzetarako deialdia egiten da, 2025. urterako euskal landa- eta itsasertz-ingurunea dinamizatzeko gizarte-ekitaldiak egiteko.
Laguntza horiek Europako Batzordearen Erregelamenduan ezarritako de minimis erregimenari atxikitzen zaizkio. Laguntzen zenbatekoari, mugei eta bateragarritasunari dagokienez, laguntza horien zenbatekoa ezingo da izan jardueraren kostu osoaren % 60 baino handiagoa, ez eta 15.000,00 euro baino handiagoa ere.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea