Lanbide Heziketa: Eusko Jaurlaritza LHn eraldaketa digitala egiteko eta adimen artifiziala integratzeko eskualde-estrategien Europako erreferentea izan da, Malaysiako ekitaldi batean, Nazio Batuen UNEVOC Zentroarena

Argitalpen-data: 

"Policies for the digital transformation and integration of AI in TVET" (Eraldaketa digitalerako eta Adimen Artifiziala Hezkuntzan eta Prestakuntza Teknikoan eta Bokazionalean integratzeko politikak) UNESCO-UNEVOCek Kuala Lumpurren antolatutako ekitaldia izan da, eta bertan erakutsi da Euskal Lanbide Heziketak nola uztartu dituen Adimen Artifiziala eta kontzientzia digitala irakasleen eta ikasleen gaitasun digitalekin.

UNESCO Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea da, eta UNEVOC, Hezkuntza eta Prestakuntza Tekniko eta Profesionalerako UNESCOren Nazioarteko Zentroa.

Eraldaketa digitala eta adimen artifizialaren integrazioa Lanbide Heziketan bultzatzeko eskualde-politika eta -estrategietan oinarritutako eztabaida-panelean parte hartu zuten Hego Koreako KRIVETek, Australiako NCVERek eta, Europako ikuspegiaren arabera, Eusko Jaurlaritzak.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusiko ordezkariak eta Euskadik Parisen duen Ordezkaritzako ordezkariak Frantziako hiriburuko UNESCOren egoitzan parte hartu dute, GEM (Global Education Monitoring) Txostenaren Aholku Batzordearen X. bileran. Jutta Urpilainen Nazioarteko Elkarteen Europako komisario ohi eta Ogasun ministro ohi eta Finlandiako gobernuko presidenteordea da kontseiluko burua.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea