Kultura: Europako hizkuntza gutxituen dramaturgiako DoSEL proiektuak Europa Sortzailea programaren finantziazioaz, Bilboko Arriaga Antzokia eta EBko beste 7 herrialdetako kultur gune batzen ditu

Argitalpen-data: 

Arriaga Antzokiak euskara Europara darama. Arriaga Antzokiak DoSEL (Drama of Smaller European Languages) proiektu europarrean parte hartuko duela iragarri nahi du.

DoSEL proiektuaren helburu nagusia Europako hizkuntza gutxituetan idatzitako antzerkigileak sustatzea, itzultzea eta zirkularaztea da, eta Europar Batasuneko Europa Sortzailea programak kofinantzatutako ekimena da.

Proiektu honetan parte hartzearen ondorioz, Arriaga Antzokiaren euskarazko ekoizpen lan bat Europako beste hizkuntza gutxitu batera itzuliko da.

Nazioarteko bi erakusketa garrantzitsu ere egingo dira, Eslovenian eta Maltan.

Arriaga Antzokiak gogo handiz parte hartu du Europako kultura-aniztasuna sustatu nahi duen proiektu honetan.

Bertan, Arriaga Antzokiarekin batera, Eslovenia, Malta, Kroazia, Estonia, Kosovo, Bulgaria eta Kataluniako kultura-espazio batzuk parte hartzen dute.

Ikus informazio osoa (Iturria: Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea