Kontsumobidek eta KIUBek kontsumoko prestakuntzaz eta informazioaz hitz egiten ari dira Erandion

Argitalpen-data: 

Kontsumobidek eta Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoek lan-jardunaldi bat egiten ari dira gaur (ekainak 11, asteazkena).

Jardunaldia Erandioko Merkatu Zaharrean da eta goizeko 9:30ean hasi da Erandioko alkate Aitziber Olibanen ongietorri-agurrarekin. Ondoren, Kontsumobideko zuzendari Tontxu Rodriguezek hartu du hitza.

Jardunaldiaren helburua Kontsumobidek kontsumoko prestakuntzaren eta informazioaren arloan egiten dituen ekintzak KIUBekin partekatzea eta kontrastatzea da, KIUBen beharrak aztertzea eta sinergiak aprobetxatzeko eta kontsumitzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko topaguneak bilatzea.

Bilera Erandioko KIUBa omentzeko da, ireki zenetik 40 urte bete baititu aurten. Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak ezinbesteko erakundeak dira kontsumitzaileen eskubideak defendatzeko, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea baita. Kontsumobideren babesa eta laguntza dute, baina Kontsumoko Euskal Institutuaren asmoa lankidetza horretan sakontzea da.