AEE - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak lehen aldiz antolatu du kontratazio publikoaren profesionalentzako prestakuntza-ibilbidea, Ogasun eta Finantza Sailarekin eta Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoarekin elkarlanean.
10 urte baino gehiago dira nazioarteko erakundeek (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak, Europar Batasunak eta beste antolakunde batzuek) nabarmendu zutela kontratazio publikoa profesionalizatzearen alde egin beharra, emaitzak hobetzeko ezinbesteko estrategia gisa, bai efizientziari begira (kalitatea, aurrezkia, arintasuna...), bai balio estrategikoari begira (balio soziala, berrikuntza, jasangarritasuna...). Europako Batzordeak, 2020an, erreferentziazko eskumenen Europako lehen esparrua (ProcurCompEB) bultzatu zuen, kontratazio publikoa profesionalizatzen laguntzeko diseinatutako tresna gisa. Tresna horrek hazkunde jasangarrirako inbertsio publikoa sortzeko aukera ematen duen funtzio estrategiko gisa aitortzen eta babesten du kontratazio publikoa.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea