Klima: Euskadi adibide da lurraldearen egokitzapenean, EBk misio honetarako urteroko txostenean, EBko Next funtsek edo LIFE eta Horizon programek lagundutako proiektuekin, bai eta bide berrietaz finantzatu ahal litezkeen beste batzurekin, Europako Inbertsio Bankuaz kasu

Argitalpen-data: 

Mikel Jauregi Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasunaren sailburuak lurraldea klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko ekimen aitzindari baten berri eman dio Gobernu Kontseiluari, eta horrek 27,5 milioi euroko funtsak mobilizatzea ekarriko du.

Zarauzko malekoian, Bakioko paduran, Gasteizko Astegietako meandroan, Bilboko itsasadarrean eta Txingudiko badian klima-aldaketara egokitzeko 5 proiektu erakusle hedatzea da helburua.

Euskadi, lurralde erreferentea Europan

Egokitzapen Misioaren urteko txostenak, Europar Batasunak 2025eko apirilean argitaratuak, Euskadi nabarmentzen du klima-aldaketara egokitzeko erreferentziazko eredu gisa, eta azpimarratzen du bere ikuspegia erreplika daitekeela eta adibide bat dela Europako beste eskualde batzuentzat. Aitorpen horren oinarria da Euskadik klima-arriskuei aurrea hartzeko eta kudeatzeko duen gaitasuna, plangintza aurreratu baten bidez, erakundeen arteko lankidetzaren bidez eta tokiko eta eskualdeko eremuetan soluzio berritzaileak ezarriz.

Egokitzapen Misioaren urteko txostenak, Europar Batasunak 2025eko apirilean argitaratuak, Euskadi nabarmentzen du klima-aldaketara egokitzeko erreferentziazko eredu gisa, eta azpimarratzen du bere ikuspegia erreplika daitekeela eta adibide bat dela Europako beste eskualde batzuentzat. Aitorpen horren oinarria da Euskadik klima-arriskuei aurrea hartzeko eta kudeatzeko duen gaitasuna, plangintza aurreratu baten bidez, erakundeen arteko lankidetzaren bidez eta tokiko eta eskualdeko eremuetan soluzio berritzaileak ezarriz.

Hala jasotzen da Europako Batzordeak 2025eko apirilean MIP4Adapt plataformaren bidez argitaratutako Activity Report of the EU Mission on Adaptation to Climate Change txostenean. Bertan, eskualdeen eta hirien aurrerabidea ebaluatzen da, kasu arrakastatsuak identifikatzeko, praktika onak partekatzeko eta ekintza klimatikoa bideratzeko. Txostenak Euskadi nabarmentzen du, beste eskualde batzuekin batera, tartean Toscanarekin (Italia), Azoreekin (Portugal) eta CARDIMED eta CLIMATEFIT proiektuetan parte hartzen duten eremu mediterraneoekin batera, egindako aurrerapenengatik eta ezagutza beste herrialde eta eskualde batzuetara transferitzeko gaitasunagatik.

MIP4Adapt hitzak "egokitzapen-misiorako inplementazio-plataforma" esan nahi du.

Zarautz eta Bakioko jarduerak partzialki finantzatzen ditu LIFE IP Urban Klima 2050 proiektu europarrak. Era berean, Txingudiko jarduera batzuk Horizon Regions4Climate proiektu europarrak eta Next funtsek finantzatzen dituzte. Zarautz, Bakio eta Txingudiko proiektuetan falta diren partidak finantzatzeko aukerak bilatzen ari da orain Eusko Jaurlaritza, baita Bilbo eta Astegietako proiektuak abian jartzeko ere. Horregatik, aste honetan bertan, Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordea eta Adolfo Uriarte Natura Ondarea eta Klima Aldaketara Egokitzeko zuzendaria Nizara joango dira, Europako Inbertsio Bankuarekin (EIB) aldebiko bilera bat egiteko eta 5 proiektu erakusle horietarako finantzaketa erakartzeko aukerak aztertzeko.

“EIBk klima-aldaketarekiko ditugun zaurgarritasun- eta arrisku-analisiak ezagutzen ditu, eta Euskadiri laguntzeko interesa agertu du, gure egokitzapenaren bide-orria zabaltzeko”, nabarmendu du Jauregik.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea