Europa Leagueko 2025eko Finalak, Europako Futbol Elkarteen Batasunak (UEFA) antolatutako ekitaldi nagusietako batek, duela bost hilabete San Mamesen (maiatzak 21) jokatu zenak, 52,25 milioi euroko inpaktua eragin du euskal ekonomian.
Orain 2026ko errugbiko finalei begira dira, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala, bultzatzaile direlarik. EPCR Challenge Cup 2026ko finala eta Investec Champions Cup 2026ko finala izango baitira Bilbon ere, biak EPCRren mendekoak, "Europako Klub Profesionalen Errugbia", errugbian UEFAren pareko erakundea.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea