Kirolak: Eusko Jaurlaritzak 2026rako duen aurrekontuak Europako errugbiko finaletarako inbertsioak aurreikusten ditu, 2025ean futbolekoak hartzeko egindakoen ildotik

Argitalpen-data: 

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bere sailak 2026rako duen aurrekontu proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloan, aurrekontu orokorra jaitsi egiten da 2025etik, Euskadin hartutako UEFAko lehiaketei lotutako inbertsioak amaitu direlako, baina hortik harago, arloaren hazkunde erreala % 16koa da.

Kirola nazioartekotzea gero eta garrantzitsuagoa da Euskadin EPCR (Champions Cup) nazioarteko errugbi txapelketak egiteko.

EPCR Challenge Cup 2026ko finala eta Investec Champions Cup 2026ko finala dira, biak EPCRren mendekoak, "Europako Klub Profesionalen Errugbia", errugbian UEFAren pareko erakundea.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea