Brasilen kokatutako hemezortzi euskal enpresa São Pauloko Basque Trade & Investment (BasqueTrade) bulegoan bildu dira datozen urteetan beren jarduera baldintzatuko duten funtsezko bi gai jorratzeko: Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko Merkataritza Askeko Itunaren balizko eragina, eta 2026an indarrean sartuko den Brasilgo zerga-erreforma.
Ekitaldian Damian Lluna EBk Brasilian duen Ordezkaritzako merkataritza eta nekazaritza kontseilariak hartu du parte, eta akordioaren alderdi teknikoak eta euskal ekonomiaren funtsezko sektoreetan dituen muga-zergen ondorioak aztertu ditu.
Ikus informazio osoa (Iturria: SPRI taldearen webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea