Kanpo Harremanetarako Bekak Eusko Jaurlaritzan: 2025-26rako deialdia 25.8.3era arte zabaltzen da, 6 plaza izango direlarik Gasteizen, 2 Bruselan, 2 Parisen, eta 1 Buenos Aires, New York, Txileko Santiago eta Bogotan

Argitalpen-data: 

Beken destinoak.

1.– Europako Gaietarako beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute jarduera:

– Bi beka Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

– Bi beka Euskal Autonomia Erkidegoaren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, Bruselan.

– Bi beka Euskal Autonomia Erkidegoaren Frantziako Ordezkaritzan, Parisen.

2.– Kanpoan den Euskal Komunitatea beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute jarduera:

– Bi beka Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

– Beka bat Euskal Autonomia Erkidegoaren Argentina eta Uruguaiko Ordezkaritzan, Buenos Airesen.

– Beka bat Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatu Batuetako eta Kanadako Ordezkaritzan, New Yorken.

3.– Kanpo Harremanak eta Organismo Multilateralen beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute jarduera:

– Bi beka Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

– Beka bat Euskal Autonomia Erkidegoaren Txileko Ordezkaritzan, Txileko Santiagon.

– Beka bat Euskal Autonomia Erkidegoaren Kolonbiako Ordezkaritzan, Bogotan.

Ebazpena-eta-agiriak-euskaraz.pdf (PDF, 219 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 18koa, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiarena, Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko 2025-2026 aldirako bekak iragartzen dituena.

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea