Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik, Bakioko alkate Amets Jauregizarrekin batera, Bakea eta Solozarre eremuak bisitatu ditu, eta bertan esku-hartze bat egingo da, Bakioko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Ihobe eta URA - Uraren Euskal Agentziaren arteko lankidetzaren ondorioz, udalerriaren kalteberatasuna murrizteko ibai- eta kosta-uholdeen aurrean, bai eta Estepona ibaiaren ingurumen-kalitatea hobetzeko ere.
Bakioko Estepona ibaiaren uholdeetatik babesteko eta haren ingurumena hobetzeko esku-hartzea LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren barruan dago. Europako Batzordeak finantzatzen du proiektu hori, eta euskal lurraldeak klima-aldaketaren aurrean duen erresilientzia indartzea du helburu. Europako Batzordeak onartutako luzapenari esker, Euskadiko klima-ekintzako proiekturik handiena 2026ko amaierara arte luzatuko da. Orain arte, 13,87 milioi euro inbertitu dira, hau da, hasierako aurrekontuaren % 70. Gaur egun, planifikatutako ekintzen % 80 gauzatzen ari dira, eta % 10 dagoeneko amaitu dira.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea