Industria: Lehendakariak euskal enpresa indartzeko Europak eskaintzen dituen aukerak nabarmendu ditu, baita EBrekin batera egungo erronken aurrean berezko indarguneak erabiltzearen beharra

Argitalpen-data: 

Imanol Pradales lehendakariak Leioako Vicrila fabrika bisitatu du, bere 135. urteurrenaren ospakizunen barruan. 135 urteko ibilbidearen ondoren, konpainiak lidergoari eutsi dio sektorean, eta Europa, Amerika eta Asiako merkatuetara esportatu du.

Testuinguru horretan, Pradalesek Europak euskal industria indartzeko eta Euskadin errotuta dagoen sektore jasangarria, aurreratua eta lehiakorra eraikitzen jarraitzeko eskaintzen dituen aukerak azpimarratu ditu, nazioarteko merkatuan kalitatezko enplegua eta lehiakortasuna bermatuz. "Europarekin bat datozen aukerak eta indarguneak ditugu bidegurutze honetan asmatzeko".

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea