Juan Ignacio Pérez Iglesiasek, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak, IBMk Madrilen antolatutako Think on Tour 2025 jardunaldian parte hartu du.
Bere hitzaldian, Pérez Iglesiasek azpimarratu du IBMk Europan System Two bere lehen konputagailu kuantikoa Donostian kokatzeko hartutako erabakia Euskadik konputazio kuantikoan duen posizionamendu zientifiko eta teknologiko sendoaren aintzatespen bat dela, eta horrek Euskadi nazioarteko erreferentziazko Teknologia Kuantikoen Nodo edo lotura-gune bihurtzen duela.
Horrekin batera, Eusko Jaurlaritza aliantza publiko-pribatu batzuk sustatzen ari da BasQren testuinguruan, Euskadi Europako erreferente bihurtzeko zientzia kuantikoan, talentu-prestakuntzan eta industria-aplikazioetan.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea