Ibilguak: ibaietan eta EBko Natura 2000 Sareko eremuetan presa txikiak edo oztopoak kentzeak Europako finantzaketa lortzen jarraitzen du, EGEF funtsetik (Eskualde Garapenekoa) zein LIFE (ingurumenekoa) edo Horizon programetatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak lizitatutako obra batzuen kasuan bezala

Argitalpen-data: 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak ibaiak lehengoratzeko obra batzuk lizitatu ditu, 2020-2035 aldirako Oztopoak Iragazkortzeko Plan Zuzentzailean jasotakoak.

Zehazki:

Debako Barrena Errota eta Bergara presa txikiak iragazkortzea.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 266.967,01 eurokoa da, eta eskaintzak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 4ean amaituko da.

Jarduera hau MERLIN proiektuaren parte da, eta Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du.

Legorretan, Oria ibaiko papelera Etxezarreta 1 presa txikia eraistea (3. fasea).

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 148.059,46 eurokoa da, eta eskaintzak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 9an amaituko da.

Jarduera hau "Natura 2000 ibai-sarearen hobekuntza ekologikoa Bizkaiko Golkoan" (LIFE21-NAT-ES-KANTAURIBAI) proiektuaren barruan sartzen da. Proiektu horrek Europar Batasunaren LIFE finantza-tresnaren finantzaketa jaso du.

Ikus informazio osoa (Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea