I+G+b eta ekonomia zirkularra: materialak berrerabiltzeko SUM4re proiektuak Eusko Jaurlaritzaren mendeko ETS trenbide-operadorea inplikatzen du, Europako beste kideekin batera, eta ikerketa eta berrikuntzako Horizon Europe esparru-programarekin finantzatzen da

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailak, Euskal Trenbide Sarearen bitartez, Anoetako geltokian materialak berrerabiltzeko Europako I+G+b proiektu pilotu batean parte hartzen du.

SUM4re Meatzaritza Digitaletik Materialen Bankuak Sortzea azpititulua du, eta "Berrerabilpenerako Hiri Meatzaritza Jasangarria" ren akronimoa da.

Proiektuak ikuspegi orokor bat proposatzen du ingurune eraikitik abiatuta material-bankuak sortzeko, hiri-meatzaritza eta in situ datuak modu automatizatuan eskuratzeko eta eraikuntza-materialak eta osagaiak identifikatzeko teknologiak konbinatuz. Proiektuaren ardatz nagusia hainbat teknologia ebaluatzea da (eskaneatzea, materialak aztertzea, osagaiak inbentariatzea eta ebaluatzea, etab.), baita eraitsiko den azpiegitura bateko materialak eta elementuak ahalik eta gehien berrerabiltzeko eta birziklatzeko egiten duen ekarpena ere.

SUM4re proiektua Horizon Europe Europar Batasuneko ikerketa eta berrikuntzarako esparru-programak finantzatzen du.

Klima-aldaketaren aurkako borrokak Nazio Batuen garapen iraunkorreko helburuak lortzen laguntzen du, eta EBren lehiakortasuna eta hazkundea bultzatzen ditu.

Hainbat herrialdetako 17 erakundek osatzen dute partzuergoa, eta horien artean daude unibertsitateak, zentro teknologikoak, enpresa digitalak eta eraikuntza-enpresak.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea