I+G+b: EIC Accelerator, Europako Berrikuntza Kontseiluaren bizkortze programak Euskadiko proiektuak finantzatuko ditu, minbiziazko bat eta hidrogenoazko bat, bai eta Basquevoltena, ibilgailu elektrikorako baterietako elektrolito solidoetazkoa, zeina jada liderra baita EBk balio-kate hori bultzatzeko duen erronkan

Argitalpen-data: 

Basquevolt-en Electro-Lite proiektua da "elektrolito polimeriko erdisolidoa, ibilgailu elektrikoko bateria eskuragarriagoak, jasangarriagoak eta errendimendu handiagokoak ahalbidetzen dituena."

Hydrogen Onsite SL-ren H2SITE proiektuari deritzo "Azken belaunaldiko amoniako-krakeoa: hidrogeno-berreskurapen handiko desblokeoa, karbono-baxukoa, eskariaren arabera".

Oncomatryx Biopharma SL enpresaren ONCO-DART proiektuak berriz, du honako izena, "Antigorputz eta farmako konjugatu aitzindariak, tumore-mikroingurunera bideratzen direnak, onkologian transformatzeko terapia berriak eskaintzeko".

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Berrikuntza Kontseiluaren webgunea)

Basquevolt, Europan egoera solidoko baterien garapenean liderra den konpainia eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duena, Europako Batzordearen EIC Accelerator (European Innovation Council) programa ospetsuan parte hartzeko hautatu dute, bateria jasangarrietarako elektrolito berritzaileen teknologiari emandako goi mailako aintzatespena. Lorpen horren ondorioz, aurkeztutako 1.000 proposamenetatik, % 4ko arrakasta-tasaren ondoren, hautatutako 40 enpresen artean dago Basquevolt.

Basquevolten proposamena puntuazio handienarekin (9/9) ebaluatu dute programaren aztertzaileek, eta egoera solidoko baterietarako elektrolitoak garatzeko estrategiaren sendotasuna nabarmendu dute. Ebaluatzaileen hitzetan, proposatutako teknologia berritzailea izateaz gain, ezin hobeto lerrokatzen da Europako Batasunaren helburuekin:Europan baterien balio katea indartzea, eta mugikortasun jasangarriagorako trantsizioan aurrera egitea. Ebaluatzaileek azpimarratu dute Basquevolten proposamenak baterien Europako kate hori indartzen duela, eta enpresa sektoreko funtsezko eragile gisa sendotzen duela.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea