Hiri-berroneratzea: EGEF 2021-27 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak, Oarsoaldea, Gasteiz eta Sestaoko Tokiko Garapen Integraturako Estrategiak finantzatuko ditu

Argitalpen-data: 

Estatuko gobernuak EGEFen finantziazio partziala izango duten Toki Garapeneko planak iragarri zituen. Gasteizen kasuan, 8,7 milioi inguru jasoko dira, eta 3,9 milioi Sestaokoan, biak ere trantsizio ekologikoko orientazio argiarekin. Oarsoaldeko udalek (Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzun) proposamen mankomunatu bat aurkeztu dute, 5,49 milioi euro jasoko dituena askotariko jardueretarako. Lehenengo biek xehetasunak eman dituzte prentsa-ohar banatan.

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea