Hiri-berroneratzea: EB-ren Next funtsek Urduñako 130 etxebizitzen birgaitzearen % 44,2 finantzatzen dute, eta beste % 24,8 Eusko Jaurlaritzaren kontura da

Argitalpen-data: 

Urduñako María Dolores Madaria eta Landatas auzoen birgaitze integralerako eta hiri-berroneratzerako lanak azken fasera iritsi dira, eta urtea amaitu baino lehen amaituta egongo dira, Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak eta Iker Santocildes Urduñako alkateak iragarri dutenez.

Proiektuan 130 etxebizitzak hartu dute parte, 10 ataritan banatuta. Guztira 8.615.522 euroko inbertsioa egin da, eta Eusko Jaurlaritzak (2.135.908 €) eta Next Generation EU funtsek (3.810.386 €) batera finantzatu dute.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea