Hezkuntza goiztiarra: Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du Europan gero eta arreta handiagoa ematen zaiola 0-3 urte bitarteko faseari, Kataluniako Diputazioen bisita baten testuinguruan

Argitalpen-data: 

Kataluniako Diputazioetako Lehendakaritzek (Bartzelona, Tarragona, Girona eta Lleida) osatutako ordezkaritza instituzional batek Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza bisitatu du gaur, 0 eta 3 urte bitarteko euskal hezkuntza-arreta eredua bertatik bertara ezagutzeko.

Eusko Jaurlaritzak erakutsitako interesa eskertu du, eta beste erakunde batzuekin ezagutza eta jardunbide egokiak partekatzeko borondatea berretsi du. Europan hezkuntza goiztiarrari gero eta arreta handiagoa ematen zaion testuinguru batean kokatzen da bisita, eta euskal eredua erreferente gisa sendotzen du eskola-berdintasunerako eta -arrakastarako funtsezko hezkuntza-etapa honetan.

 

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea