Genero Berdintasunerako Europako Institutuak adierazi du STEM diziplina teknikoetan parekotasuna lortzeak EBko per capita BPG %3an igo lezakeela 2050erako, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu duenez, Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunean

Argitalpen-data: 

“2015eko abenduaren 22an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Nazioarteko Egun bat ezartzea erabaki zuen, urtero otsailaren hamaikan, emakumeek eta neskek zientzian eta teknologian duten rol kritikoa aitortzeko”.

“Emakumeek ez dituzte gizonek dituzten aukera berak zientziaren cursus honorum-en. Desparekotasun horren arrazoiak askotarikoak dira, baina ez da emakumeen eta gizonen jaiotzetiko desberdintasunen ondorio, eta ez du loturarik garapen ekonomikoaren mailarekin. Gizarte-faktoreen eta oztopo sistemikoen ondorio dira, eta faktore horiek emakumeek eta neskek zientzia-ikasketetan parte hartzea oztopatzen dute. Hein handi batean, estereotipoen efektuan dute jatorria; izan ere, estereotipo horien arabera, rol eta jarduera batzuk emakumeenak direla jotzen da, eta beste batzuk, ez.

Alde horiek ez dute inolako oinarririk, eta ez dute justifikaziorik. Kaltegarriak dira, lehenik eta behin, emakumeentzat, garapen profesionalerako eta, beraz, garapen pertsonalerako aukerak galtzen baitituzte. Horregatik, erabat bidegabeak dira.

Eta, bigarrenik, gizarte osoari egiten diote kalte; izan ere, gizarte horri baliozko pertsonen ekarpenak kentzen zaizkionez, mugatu egiten du gizarteak zientzian eta teknologian aurrera egitea. Horrela, herrialdeen garapena eta gizarte inklusibo, kohesionatu eta oparoak eraikitzeko ahaleginak geldiarazten dira. Genero Berdintasunerako Europako Institutuaren arabera, STEM eremuetan (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikan) parekotasuna lortzeak EBko per capita BPGd-a % 2,2tik % 3,0ra igo lezake 2050erako”.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea