Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamen baten behin betiko ebazpena eman du, Ekialde Hurbilean bakea sustatzeari, tropa israeldarren erretiratzeari eta estatu palestinarraren onarpenari buruzkoa.
Besteak beste, honako hau erabaki du:
Eskatzea erakunde guztiei, bereziki Europar Batasunari, egitateen larritasunaren aurrean jarduteko, eta Israelekin, Palestinaren okupazioari lotutako enpresekin eta horiek finantzatzeko funtsekin duten merkataritza- eta politika-akordioa berrikusteko eta armen merkataritza amaitzeko.
Eskatzea Europar Batasunari bere eragina eta boterea erabil ditzala giza eskubideen, justiziaren eta kontu-ematearen alde. Hain zuzen ere, berma dezala Genevako Konbentzioekiko errespetua, hauek, gutxienez, eskatzen dituena: estatu guztiek gatazkako aldeei armak transferitzea eten dezatela, nazioarteko zuzenbidea urratzeagatik kontuak ematea bermatzeko lankidetzan aritu daitezela, eta nazioarteko erakunde eta mekanismoak babestu ditzatela, Nazioarteko Zigor Gorteak eta Palestinar Lurralde Okupatuari buruzko NBEren Ikerketa Batzordeak egindako ikerketak barne.
Eskatzea Europar Batasunari egin dezala Gazan presentzia militar iraunkorra ezartzeko, mugak aldatzeko edo palestinar herritarrak Gazatik edo Zisjordaniatik deportatzeko edozein ahaleginen aurka, eta onar dezala nahitaezko lekualdaketa hori Genevako Laugarren Konbentzioaren arau-hauste astuna dela eta gerrako krimena dela. Ildo horretan, eskatzen dio lan egin dezala Israelek, egindako krimenengatik, kontuak eman ditzan, Nazioarteko Zigor Auzitegiaren eta Nazioarteko Justizia Auzitegiaren lana Babestuz.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Legebiltzarraren webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea