Ander Caballero Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusia Julie Bynens Flandriako Atzerri Ministerioko idazkari nagusiarekin bildu da Bruselan.
Bileran modu nabarmenean aztertu da "Fit for the Future" Leaders Meeting-aren bigarren edizioaren antolaketa. Bilbon egingo da, 2026eko otsailaren 9an eta 10ean. Lehendakariak eta Flandriako ministro-presidenteak gidatutako topaketak Europako industria-eskualde nagusiak bilduko ditu, Europaren etorkizuneko erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko. Lehen edizioa Anberesen egin zen 2023an, Europar Batasuneko Kontseiluaren flandestar presidentetzaren esparruan.
Bi aldeak bat etorri dira Euskadi-Flandes Elkar Ulertzeko Memorandumari bultzada berri bat emateko borondatean, arreta berezia jarriz industriaren eta hornidura-kateen berrkonfigurazioaren eremuetan, bi eskualdeen lehiakortasunerako eta erresilientzia ekonomikorako estrategikotzat jotzen baitira. Era berean, Europako testuinguruan lankidetza-aukera berriak aztertzeko balio izan du topaketak, bereziki kohesio-politika berriari eta Europan eskualde-lidergoa sustatzen duten ekimenei dagokienez.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea