Eusko Legebiltzarreko ordezkari batek bi euskal ekimen aurkeztu ditu, 2030 Agendari lotutako demokrazia indartzeko Europako gune izatea, eta Tokiko Demokraziarako Europako Behatokia, Europako Kontseiluaren aurrean, Estrasburgon, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunaren 40. urteurrenean

Argitalpen-data: 

Eusko Legebiltzarreko ordezkari batek, Mikel Arruabarrenak, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak koordinatutako ordezkaritza baten kide gisa, Estrasburgon parte hartu du Europako Kontseiluaren Toki eta Eskualde Botereen Kongresuko 49. osoko bilkuran.

Bilkura hori Europako Jauregian egin da, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunaren 40. urteurrenean. Europako Kontseiluak toki-erakundeen autogobernuari buruz egindako testua delarik, eta 46 herrialdek berretsi dute dagoeneko.

Arruabarrenak "Adierazpen askatasunaren aurkako erasoak bilera politikoetan" puntuan parte hartu du, Bilboko Udalak eta EUDELek bultzatutako Tokiko Demokraziarako Europako Behatokiaren ekimena eta Euskadi 2030 Agendari lotutako demokrazia indartzeko Europako nodo edo hub bihurtzeko Eusko Jaurlaritzaren proposamena aurkeztuz.

Ikus informazio osoa (Iturria: FEMP-en webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea